ENERGY INTELLIGENCE CENTER FUNDAZIOA
Erakunde publiko-pribatu bat da, trantsizio energetikoa sustatu eta gidatzeko helburu nagusia duena. Gure ekonomia deskarbonizatzeko bidean urratsak egitea du xede, betiere enpresen lehiakortasunari eutsita, eta nazioartean erreferentziazko zentroa izatea.
Horretarako, erregai berriztagarrien inguruko euskal ekosistema osoaren balioa nabarmendu beharra dago, ekoizpenetik hasi eta azken erabileretaraino, industriako balio-kate osoa hartuz.
Gune estrategikoa izan nahi du, enpresek azpiegitura bereziak eta balio erantsi handiko zerbitzuak aurki dezaten, teknologien eta produktuen garapenak bizkortzeko eta, horrela, inbertsioak eta talentua erakartzeko.
Helburu estrategiko hauek ditu:
- Trantsizio energetikoa sustatzea industrian, deskarbonizatutako ekonomiarako bidean aurrera egiteko.
- Adimen lehiakorra garatzeko zentroa izatea, merkatuari, teknologiari eta araudiari dagokienez, bai eta ezagutza partekatzeko foroa ere.
- Abangoardiako teknologien garapena bultzatzea, trakzio-efektua duten I+G+b jardueren bidez.
- Trantsizio energetikorako gune gisa ikusgarritasun eta aintzatespen handiagoa lortzea nazioartean.
- Talentua eta inbertsioak erakartzea
EIC – Energy Intelligence Centerrek jarduera-ardatz hauen inguruan ezarriko ditu helburu estrategikoak eta garatuko du jardueren, proiektuen eta zerbitzuen zorroa:
- Erregai berriztagarrien garapena (hidrogeno berriztagarria —ekoiztea, biltegiratzea eta garraiatzea, eta azken erabilerak—, erregai sintetikoak eta bioerregai aurreratuak).
- Teknologien eta produktuen garapena eta bilakaera, deskarbonizazio eraginkorra helburu.
- Energia-sektorerako azpisistemen eta osagaien garapena eta fabrikazio aurreratua, euskal enpresek nazioarteko lidergoari euts diezaioten.
- Deskarbonizatzeko zailak diren prozesuak bideratzea, hala nola garraio astuna eta/edo ibilbide luzekoa, tenperatura handiko industria-prozesuak eta karbono-aztarna txikiko energien ekoizpena.
Beraz, hauek dira jarduera-eremuak:
- Merkatu-adimena
- Nazioarteko sustapena
- Talentua eta inbertsioak erakartzea
- I+G+b proiektuak
- Teknologia-zerbitzuak