Proiektuaren helburua
- Hard-to-abate (deskarbonizatzeko zailak diren) sektoreetako industria deskarbonizatzea eta, horrela Euskadiko CO2-aren isurtze industrialak nabarmen murriztea.
- Hard-to-Abate sektoreetako Euskadiko industria-zentroen lehiakortasunari eustea. Sektore horien deskarbonizazio goiztiarra (lehiatzeko funtsezkoa dena) lortzeko, ezinbestekoa da hidrogeno berriztagarria eskura izatea, CO2-a atzitzea eta oxigenoa erabiltzea, merkatu-baldintzarik egokienetan.
Estrategia
Sektore-mota horietan deskarbonizazioa eta lehiakortasunari eustea bateragarriak izan daitezen, nahitaezkoa da:
- Hidrogeno berriztagarria edo karbono gutxikoa eskala handian ekoizteko ahalmena izatea, kostu lehiakorra lortze aldera.
- Eskaintza eta eskaria lotuko dituen tamaina mugatuko garraio-azpiegitura martxan jartzea.
- Prozesuak optimizatzeko edo produktu berriak sortzeko oxigenoa eta CO2-a erabiltzeak dakartzan sinergiak aprobetxatzea.
Jarduketa-ildoak
Hidrogeno eta oxigeno berriztagarriak ekoiztea eta erabiltzea
CO2-a atzitzea
Birziklatutako ura erabiltzea
Gas berriztagarriak eta CO2-a banatzeko azpiegiturak diseinatzea, sorkuntza erabilerarekin eta balizko biltegiratzearekin konektatzeko.
Atzitutako CO2-a erabiltzea e-fuelak eta e-metanolak ekoizteko
Gas berriztagarriak esportatzea ahalbidetuko duen azpiegitura diseinatzea
Gure industria deskarbonizatzeko ekimen estrategiko honi kudeaketa-euskarria ematea da EIC Fundazioaren egitekoa; horretarako, askotariko jarduerak bilduko dituen esparru-proiektua zehaztu eta kudeatzen lagunduko du.
Enpresa parte-hartzaileak
Ingeniaritza- eta zerbitzu-enpresak